Eskuz egina

Gure sukaldea ohiko sukaldea da. Lagunartean dastatzeko eta giro ederrean gozatzeko ohiko ogitartekoak eta platerak aurkituko dituzu, eta bereziki baita Arrano tabernaren eskaintzan arrakasta gehien duen pizza ere. Etxekoa, unean-unean prestatutakoa, eta gustu guztietara egokitzen diren osagaiekin egindakoa. Zarauztarrek zein bisitariek gehien errepikaten dutena da: Arranoko pizza. Hurbiltasuna eta kalitatezko produktuak dira gure osagai nagusiak, eta gainerako plateretan zein pintxoetan ere aurkituko dituzu horiek, tabernaren barrualdean dugun jantokian zein kanpoaldeko terrazan gustura bazkaldu edo afaldu ahal izateko. Zaporeen artisauak gara. Zatoz gu ezagutzera, eta itzuliko zara.

EZAGUTU GURE KARTA:

· Arrano taberna: karta, euskaraz (2023ko uda).
· Carta en català (estiu del 2023).
· Carta en castellano (verano del 2023).