Arranoren 40. urteurrena · Bota esku bat!

Antolatu dezagun guztion artean

Zarauzko Arranok 40 urte betetzen ditu aurten eta hortaz, 2024. urtea ekimenez ekimen ospatu nahi dugu. Galdetegi honen bidez, bakoitzaren abileziak jasotzeaz gain, norberak nola eta zer ospatu nahiko lukeen eta ze ekarpen edo zein ekimen egiteko prest egongo litzatekeen jaso nahi dugu. Ideiak bildu eta ospakizun hau guztion artean aurrera ateratzea da asmoa. Galdetegian arlo desberdinak biltzen saiatu gara eta laguntzeko modu desberdinak eskaintzen, baina seguru ez ditugula guztiak zerrendatu. Amaieran aukera eskaintzen da bestelakorik proposatzeko. Galdetegia bete eta jarriko gara zuekin harremanetan ekintzak noiz eta nola antolatu koordinatzeko. Agian zertxobait luzea irudituko zaizue galdetegia, baina gutako bakoitzaren ekarpen txiki-handiaz baliatu nahi dugu guztion artean urteurren polit bat antolatzeko eta horregatik ondorengo galdera-sorta luzea. Hortaz minututxo batzuk eskatzen dizkizuegu irakurri eta betetzeko. Eskerrik asko aldez aurretik!

Izen-Abizenak(Required)
Zein arlotan duzu abilezia?
Zure abilezia(k) baliatuz, zer ekimen edo ekintza mota antolatzeko prest ikusten duzu zure burua?
Horrez gain, behar konkretu batzuetarako jendea beharko genuke:

Aurrekoaz gain, URRIAREN 5ean JAIALDI bat egitea da asmoa eta horretarako denon laguntza beharrezkoa izango dugu. Zertarako egongo zinateke prest?

Antolakuntzan lagundu
Egunean bertan
Lan zehatzak