Arbonako Arantzola elkartearekin senidetzea
15 azaroa @ 13:00 - 17:00
€25

Azaroaren 15ean Arbonako Arantzola elkarteko kideak Zarautza etorriko dira, haien elkartean euskara ikasten duten Biarritz, Ahetze, Arbona, Bidarte, eta Basusarriko zenbait ikaslerekin. Honenbestez, bazkaltzeko bestelako erreserbarik ezingo da egin egun horretan.
-
13:00 Arranon izango dira, eta Marije Zumetak Arrano elkartearen berri, sorreratik gaur egungora arte azalduko die.
-
Jarraian, bazkaria izango da, babarrun jana, eta ostean, Arbonako lagunekin abestu eta elkar ezagutzeko aukera izango da.
Egunean zehar egingo diren ekimenetan parte hartzera gonbidatuta zaudete; hala nola, Arranoko egoitzaren aurkezpenera, bazkarira eta ondorengo bazkalostera.
Bazkarian parte hartu nahi duena izena eman beharko du. 25 euro.
