Nor gara
Arrano taberna, Zarauzko Herriko Taberna da. Betikoa. Gertukoa. Iragana eta etorkizuna elkartzen asmatu duen topagune garaikidea. Zarauzko alde zaharrean kokatuta dago, Musika Plazan, eta belaunaldi askoren bilgune izan ondoren, gaur egun ere taberna baino askoz gehiago da. Kultur ekitaldiei, ikastaroei, hitzaldiei eta ekimen herrikoiei zabalik dagoen bilgunea da urte osoan, eta beso zabalik hartzen ditu gure kultura, sukaldaritza eta herria ezagutzera datozen bisitariak ere.
Historia apur bat: Mondragonesetik Arranora.
PDF honetan ederki bilduta dago Arrano tabernaren historia:
· Mondragonesetik Arranora (PDFa).
Edukia: ‘Zarauzko amesgaiztoen liburua’ (Haritz Larrañaga, 2019). 51-62 orrialdeak.