40 urte hegan hasi zenetik – Urola Kostako hitza

Ospakizun urtea izango da 2024a Arrano elkartearentzat. Hala, egitarauari eta sorrerari buruzko azalpenak eman dituzte Garazi Mugerzak eta Marije Zumetak.

https://urolakosta.hitza.eus/zarautz/1707987746888-40-urte-hegan-hasi-zenetik

Urola Kostako Hitza

Arrano Kabia kultur elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko, dozenaka ekitaldi antolatu ditu urte osorako. Inauteriak aitzakia hartuta, larunbatean abiatu zituen ospakizunak, hain justu, karaoke eta guzti. Dena den, aurrez, joan den ostegunean, talde argazkia atera zuten urteurrena iragartzeko.

Garazi Mugerza (Eibar, Gipuzkoa, 1987) batzordekidearen esanetan, ez dute festa egun handi bat zehaztu nahi izan, “nahiz eta izango diren ekintza batzuk beste batzuk baino handiagoak”. Horren arrazoia zein den ere azaldu du: “Arrano zabaltzea ez zen egun bakarreko kontua izan. Prozesu bat egon zen horren atzean, eta horri eman nahi izan diogu garrantzia, ez tabernak ateak zabaldu zituen egunari soilik”.

Bada, Arrano zabaltzeko lan haiek nolakoak izan ziren ondo gogoan du Marije Zumetak (Zarautz, 1953); izan ere, parte hartu zuen bete-betean: “Ezker abertzalearen bueltan ibiltzen ginen hiruzpalau emakume elkartzeko toki egoki baten bila hasi ginen, artean ez genuelako ganorazko espaziorik. Halako batean, Mondragones tabernako Miren Osa gerturatu zitzaigun lokala utzi behar zutelako eta aproposa izan zitekeelako. Hark eta senarrak kudeatzen zuten taberna, baina ez ziren jabeak. Familia batena zen eraikin osoa, eta goitik behera saldu nahi zuen herentzia banatzeko. Beraz, taberna nahi bagenuen, haren gaineko lau solairuak ere erosi beharko genituen. Garaiko 21 milioi pezeta eta erdi eskatzen zituzten jabeek”.

Jarraitu irakurtzen hemen:

https://urolakosta.hitza.eus/zarautz/1707987746888-40-urte-hegan-hasi

One Comment

  1. Pingback:Arrano elkarteak 40 urte beteko ditu aurten, eta hainbat ekitaldi izango da urteurrena herritarrekin ospatzeko – Arrano Elkartea

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude