40.URTEURRENAREKIN JARRAITUZ, AURTEN ERE UZTAILA ETA ABUZTUAN ARRANOPOLA!


Orain, urteo moduan udarako eskaintzari paso emanez, Arranopolaren eskutik zortzi kontzertu antolatu ditugu, uztaila eta abuztuan zehar, musika estilo anitza eta giro aparta sortu asmoz, herriko eta inguruetako artisten lanei esker. Uztailaren 4ean hasi eta abuztuaren 29ra arte, ostegunero Zarauzko Musika Plaza doinuz eta erritmoz betetzera gatoz. Eskaintza oparo honen baitan, nabarmentzekoa deritzogu, taula gainean izango diren taldeen baitan zarauztar ugari izango direla eta, zortzi proiektuetatik bost emakumezkoek gidatuak direla.


Honekin batera, Arrano Tabernak ostegunetako kontzertuen baitan eskaintza berezi eskainiko die berataratzen direnei eta afaltzeko aukera ere izango da.


Uda ostea ere, martxa berean jarraitu asmo dugu! Hurrengo zita Nagusia urriaren 5ean izango delarik, Arrano Elkartearen egun osoko festa antolatuz.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude